Perrier Jouët


Mota:
Maridaje
Jatorria:
Maison Perrier-Jouët upategia (Épernay, Frantzia)
Kopurua
Zenbatekoa
€66,50

18 urtetik gorakoentzat soilik.

Perrier-Jouët estiloaren adibide bikaina: izaera loretsua eta frutatsua botila batean itxita. 1854az geroztik egiten den champagne baten aurrean gaude, gaur arte sendotasun apartari eutsiz. Ukitu frutatsu eta loretsuen arteko oreka du, eta emaitza champagne fresko, bizi eta sotila da, dotorezia handikoa.

Jatorri-deitura: Champagne

Mahats mota: % 40 Pinot noir, % 40 Meunier, % 20 Chardonnay

Graduazioa: % 12

Dastatze-oharra:

Ikusmena: itxura urreztatu erakargarria du, burbuila dotore eta luzeekin.

Usaimena: bizitasun eta freskotasun harrigarriak ditu: fruta-arbolen loreak, lima-lorea, limoia… Fina eta dotorea, aldi berean bizia eta konplexua.

Ahoan: ukitu loretsuak nabarmentzen dira, fruitu freskoa (mertxika, zitrikoak), gozogintza bizia (banilla, gurina), fruitu horia (abrikota, mangoa). Eraso zuzena, sendoa, orekatua eta egituratua. Gorputz handiko ardoa.

Zerbitzatzeko tenperatura: 6 eta 8 ºC artean.