Zamburiñak azalore-kremarekin eta urdaiazpikoarekin

08/09/2021

Errezeta: 2 lagunentzat

Denbora: 30 minutu

Zailtasuna: Baxua

Zamburiñas con crema de coliflor y jamón

Osagaiak:

  • 6/9 zamburiña
  • 300 g azalore
  • 50 g gurin
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • 100 g oliba-olio
  • 25 g perrexil-hosto
  • Baratxuri-ale 1
  • Urdaiazpiko iberikoa xerratan
  • Labeko papera

Prestaketa:

  1. Azalorea 15 minutuz egosten dugu. Xukatu eta irabiagailuarekin xehatzen dugu, gurina, gatza eta piperbeltza gehituz.
  2. Baratxuri zatitua, perrexil-hostoak eta olioa irabiagailuaren ontzian jarri eta xehatzen dugu. Emaitza iragazi eta gordeko dugu.
  3. Urdaiazpiko-xerrak labeko paper batean jartzen ditugu, paper berarekin estaltzen ditugu. Bi plateren artean jartzen dugu, presioa eginez. Mikrouhin-labean pare bat minutuz egingo dugu. Atera, labanaz moztu eta motrailutik pasatzen dugu, finagoa nahi badugu.
  4. Zamburiñak maskorretatik ateratzen ditugu, eta garbi uzten ditugu, haietan erabili ahal izateko.
  5. Zamburiñak zartagin batean egiten ditugu olio pixka batekin; bero dagoenean, alde bakoitzetik minutu bat eta bi artean egingo ditugu. Gatz-ezkata batzuk jarriko dizkiegu gainean.
  6. Azalore-krema koilarakada bat jartzen dugu maskorrean, gainean zamburiña jarriko dugu, haren gainean urdaiazpiko kurruskaria, eta azalore-kremaren gainean perrexil-olio horren pixka bat.