Antxoa-tortilla

09/06/2022

Errezeta: 3 lagunentzat

Denbora: 20 minutu

Zailtasuna: Baxua

Tortilla de anchoas

Osagaiak:

  • 500 g antxoa
  • 6 arrautza
  • Piper berde 1
  • Tipula more 1
  • 2 txalota
  • Perrexil eta/edo tipulin freskoa
  • Oliba-olio birjina
  • Gatza
  • Ogia eta kimuak, laguntzeko

Prestaketa:

  1. Antxoak garbitzen ditugu, hezurra kendu eta solomo garbiak gordetzen ditugu.
  2. Tipula eta txalotak zuritu eta juliana eran mozten ditugu. Modu berean moztuko dugu piper berdea.
  3. Oliba-olioa jartzen dugu zartagin batean eta tipula, txalotak eta piper berdea potxatzen ditugu. Potxatuta dagoenean sukaldeko papera duen plater batera aterako dugu.
  4. Antxoa-solomoak gazituko ditugu, olio pixka bat jarriko dugu zartaginean eta bero dagoenean solomoak arin egingo ditugu; minutu batean egongo dira.
  5. Arrautzak irabiatzen ditugu beren gatzarekin eta ondo txikitutako perrexil eta/edo tipulinarekin. Barazki potxatuak eta antxoak gehituko ditugu, kontuz nahastuko dugu.
  6. Tortilla olioa duen zartagin batean mamituko dugu.
  7. Ogi on batekin eta kimu fresko gutxi batzuekin zerbitzatuko dugu.