Atun gorri tartarra

07/09/2021

Errezeta: 2-3 lagunentzat

Denbora: 20 minutu

Zailtasuna: Baxua

Tartar de atún rojo

Osagaiak:

  • 350 g atun gorri solomo
  • Koilarakada 1 eta erdi soja-saltsa
  • 1/3 koilaratxo mostaza aletan edo antzinakoa
  • 3 tanta Sriracha
  • Ahuakatea
  • Lima
  • Krema freskoa edo jogurt kremetsua

Prestaketa:

  1. Atun gorria gutxi gorabehera berdinak diren dadotan moztuko dugu. Handiegiak izan ez daitezela.
  2. Ontzi batean mostaza, soja eta pikantea nahastuko ditugu.
  3. Dadotan moztutako atuna gehituko dugu, nahastu eta gordeko dugu.
  4. Ahuakate-kremarako, ahuakatea zatituta jarriko dugu, lima-zuku koilaratxo bat, krema freskoaren edo jogurt kremetsuaren koilaratxoa eta bere gatz-puntua gehituko dizkiogu. Irabiagailuarekin xehatuko dugu.
  5. Tartarra platerean jarriko dugu, ahuakate-kremarekin lagunduko dugu eta, gure kasuan, sesamo beltzeko cracker batzuekin jaten dugu.