Tallarinak izkirekin eta zapoarekin

09/06/2022

Errezeta: 4 lagunentzat

Denbora: 30 minutu

Zailtasuna: Ertaina

Tallarines con langostinos y rape

Osagaiak:

  • 250 g tallarin
  • 400 g izkira gordin eta oso
  • 500 g zapo zatitan
  • 3 edo 4 baratxuri-ale
  • Txile fresko 1 edo kaiena bat
  • Kopa 1 txakolin
  • Baso 1 arrain-fumet
  • 200 ml esnegain sukaldatzeko
  • Oliba-olioa
  • Perrexil freskoa

Prestaketa:

  1. Izkirak zurituko ditugu, garbitu eta buruak gordeko ditugu.
  2. Buruak lapiko batean gehituko ditugu koilarakada bat oliba-oliorekin, gorrituko ditugu eta koilararekin ondo zapalduko ditugu.
  3. Txakolina eta arrain-salda gehituko ditugu, eta irakitera eramango dugu.
  4. Irabiagailuarekin xehatuko dugu, iragazi eta zuku hori gordeko dugu.
  5. Izkirak eta ahokada-dadotan moztuko dugun zapoa gazituko ditugu.
  6. Zartagin zabal batean eta oliba-olio pixka batekin izkirak arin gorrituko ditugu, zapo-dadoak, buruen zukua eta esnegaina gehituko ditugu. 3 edo 4 minutuz egiten utziko dugu.
  7. Ondoren egosi berri den pasta gehituko dugu, eta beharrezkoa bada egosteko saldaren zati bat.
  8. Txikitu berri den perrexil freskoarekin zerbitzatuko dugu.