Arrain-zopa

15/12/2021

Errezeta: 4-6 lagunentzat

Denbora: 2 ordu

Zailtasuna: Altua

Sopa de pescado

Osagaiak:

  • Fumetarako: legatz-burua, zapo-burua edo zapo-mozkinak, porrua, perrexila, ura, oliba-olioa eta gatza
  • 600 g txirla
  • 400 g zapo
  • 16/20 izkira
  • Sopako ogi 1/2
  • Txupito 1 brandy
  • 3 adar-tomate
  • 1 edo 2 porru
  • Tipula 1
  • Oliba-olioa
  • Gatza

Prestaketa:

  1. Fumeta: lapiko batean koilarakada bat oliorekin legatz-burua, zapo-mozkinak edo/eta burua, porrua, perrexila eta gatza jartzen ditugu eta urez estaltzen dugu. Su ertainean utziko dugu, irakitera iritsi gabe, gutxienez 45 minutu inguru. Denbora hori igarota iragazi eta gordetzen dugu.
  2. Lapiko handi batean pare bat koilarakada oliba-oliorekin izkiren buruak eta gainerako azalak jartzen ditugu, eta brandyarekin flanbeatzen ditugu.
  3. Ondoren porrua eta tipula txikitua gehitzen ditugu.
  4. Barazkiak potxatuta daudenean tomate birrinduak gehituko ditugu.
  5. Sopako ogia xerratan moztuko dugu eta gehituko dugu, ondo irabiatuko dugu eta fumetarekin estaliko dugu.
  6. Txirlak beste lapiko batean irekiko ditugu eta botatzen duten ura zopari gehituko diogu.
  7. Izkirak arin salteatuko ditugu, aterako ditugu, fumet edo ur pixka bat gehituko dugu hondo hori ere zopari gehitzeko.
  8. 30/40 minutu inguru igarota zopa irabiagailuarekin xehatuko dugu eta iragazki batetik pasatuko dugu.
  9. Zopari dado txikitan moztutako zapoa gehituko diogu bere gatz-puntuarekin, izkirak eta txirlak.
  10. 5 minutu inguruko irakinaldi bat emango diogu eta jateko prest izango dugu.