Barbarina labean

09/06/2022

Errezeta: 2 lagunentzat

Denbora: 30 minutu

Zailtasuna: Baxua

Salmonete al horno

Osagaiak:

  • 500 g-ko barbarin 1
  • Patata 1
  • Tipula more txiki 1
  • Limoi 1/2
  • 1/4 baso ardo zuri
  • Oliba-olio birjina estra
  • Gatza
  • Perrexil freskoa

Prestaketa:

  1. Patata zuritu eta xerratan moztuko dugu. Tipula ere xerratan moztuko dugu, ez finak.
  2. Patatak eta tipula labeko erretiluan jarriko ditugu beren gatz-puntuarekin eta oliba-olio pixka batekin. 10 minutuz labean egingo ditugu 210 gradutan.
  3. Arrandegian garbitu diguten barbarina gazituko dugu. Pataten eta tipularen gainean jarriko dugu.
  4. Oliba-olio hari bat, limoi zukutu pixka bat (2 koilaratxo) eta laurden baso ardoa gehituko ditugu.
  5. Berriro labean sartuko dugu 200 gradutan 12 minutuz (kilo erdiko barbarinarentzat gomendatutako denbora).
  6. Aterako dugu, eta ondo eginda dagoela jakiteko haragia hezurretik zailtasunik gabe bereizi ahal izan behar dugu.
  7. Limoi-xerra batzuekin eta perrexil freskoarekin apainduko dugu.