Izokin marinatua

08/09/2021

Errezeta: 4 lagunentzat

Denbora: 20 minutu

Zailtasuna: Baxua

Salmón marinado

Osagaiak:

  • 500 g izokin gordin
  • 400 g itsas gatz
  • 400 g azukre zuri
  • 2 koilarakada ezamihilu lehor edo fresko
  • Limoi baten azala

Prestaketa:

  1. Gatza, azukrea, ezamihilua eta limoi-azal birrindua nahastuko ditugu.
  2. Nahiko edukiera duen ontzi batean aurreko nahasketaren ohe bat jarriko dugu.
  3. Solomoetako bat jarriko dugu azala beherantz begira, eta honen gainean nahasketa pixka bat gehiago.
  4. Beste solomoa azala gorantz jarriz amaituko dugu, eta gatz, azukre, ezamihilu eta limoi-azal nahasketa osoarekin estaliko dugu.
  5. Film gardenarekin ondo estaliko dugu, pisua jarriko dugu gainean (esne-kartoi bat nahikoa litzateke) eta hozkailuan utziko dugu 10 eta 12 ordu artean.
  6. Izokina aterako dugu marinada kenduz, eta ur hotzarekin arin garbituko dugu. Sukaldeko paperarekin lehortuko dugu.
  7. Xerra fin edo dadotan moztuko dugu, nola jango dugun arabera.
  8. Hozkailuan ondo bilduta gorde dezakegu 7 egun inguru.