Errebolo basatia parrillan

24/10/2019

Errezeta: 2 lagunentzat

Denbora: 25 minutu

Zailtasuna: Ertaina

Rodaballo salvaje a la parrilla

Osagaiak:

  • 650 g inguruko errebolo basati 1, Sagastume arrandegikoa (garbi eta osorik eskatu)
  • 2 baratxuri-ale xerratan
  • Kaiena-piperrmin 1, eraztunetan moztua
  • 1 dl ardo zuriko ozpin

Prestaketa:

  1. Lehenik eta behin, sukaldeko labana on batekin ebaki bat egingo diogu erreboloari goitik behera, ahal bada erdiko hezurra bilatuz. Guk egitea ere eska dezakezue.
  2. Errebolo olioz eta gatz lodi pixka batez igurtziko dugu parrillan jarri aurretik. Getariako parrillero onek esaten duten bezala, parrillak beti erdiko altueran egon behar du, poliki txigor dadin eta krus-krus gera dadin. Egosketa-puntua alde bakoitzetik bost minutu inguru uztean dago.
  3. Aldi berean, zartagin batean baratxuriak eta piperrmina gorrituko ditugu eta erreboloaren gainera botako ditugu.
  4. Bi minutuz atseden hartzen utziko dugu eta bere zukuak berreskuratuko ditugu. Zukuak ozpinarekin emultsionatuko ditugu eta saltsa erreboloaren gainean jarriko dugu, platerean jarri ondoren.