Atun tatakia

16/06/2021

Tataki de atún

Osagaiak:

  • 300 g atun gorri solomo
  • 3 koilarakada soja-saltsa
  • Koilaratxo bat jengibre fresko zuku
  • Koilarakada 1 arroz-ozpin
  • 1/2 koilaratxo sesamo-olio
  • Sesamo-haziak
  • Oliba-olioa

Prestaketa:

  1. Soja, jengibre fresko zukua eta sesamo-olioa nahastu hondo laueko ontzi batean.
  2. Atun gorri solomoaren lingotea aurreko nahasketan sartu, alde guztietatik busti, gutxienez 15 minutuz eta gehienez ordubetez utzi (noizean behin buelta eman).
  3. Sesamo-haziak plater batean jartzen ditugu.
  4. Atuna ondo xukatu eta haziekin estaliko dugu.
  5. Zartagin bat jarriko dugu olio pixka batekin. Bero dagoenean atun-lingotea markatuko dugu, alde bakoitzetik 15 segundo baino gehiago ez.
  6. Atera eta gutxienez 20 minutuz epeltzen utziko dugu moztu aurretik.
  7. Ondo zorroztutako labana baten laguntzaz moztuko dugu, zentimetro bat baino pixka bat gutxiagoko zatitan.
  8. Soja pixka bat gehiagorekin lagun dezakegu, edo baita marinadatik soberan geratu zaigunaren zati bat iragazi ere.