Nekorak plantxan

17/03/2022

Errezeta: 2 lagunentzat

Denbora: 10 minutu

Zailtasuna: Baxua

Nécoras a la plancha

Osagaiak:

Prestaketa:

  1. Gatz pixka bat jarriko dugu zartaginaren edo plantxaren hondoan. Oliba-olio hari bat ere jarriko diogu.
  2. Bero dagoenean nekorak jarriko ditugu, sabela gorantz dutela.
  3. Zartagina tapa batekin tapatuko dugu eta hiru minutuz egingo ditugu alde bakoitzetik su ertain-bizian. Kerik atera ez dezala.
  4. Nekorak aterako ditugu. Sabelaldean duten eta oskolarekin elkartzen den triangelua kenduko dugu.
  5. Labana handi baten punta geratu den hutsunean sartuko dugu eta kontuz palanka egingo dugu irekitzeko.
  6. Ehun grisaxkak kenduko ditugu eta erditik zatituko dugu, bi erdi utziz.
  7. Burua alde batetik zerbitzatuko dugu eta hankak, hagin-atzaparrak eta gorputza bestetik.
  8. Itsaskia irekitzeko kurrika batzuez lagunduko gara hagin-atzaparrak jateko.