Kilo 1 Sagastume Marisqueríako Galiziako labana-txirla
Oliba-olioa
Gatza, baratxuria eta perrexila
Prestaketa:
Lehenik eta behin, eta gure produktua beti iragazita eta garbituta badoa ere, beti gomendatzen dugu labana-txirlak ur eta gatz pixka bateko ontzi batean sartzea ordu batzuez, izan dezaketen hondar apurra bota dezaten. Denbora hori igarota, ontziaren hondoan ikusi ahal izango dugu bota duten hondarra; ezer ikusten ez badugu, hondarrik ez zutelako da, ez kezkatu, ateratzeko prest egongo dira.
Plantxa koipeztatzeko, olioa jarriko dugu eta sukaldeko paper batekin zabalduko dugu. Plantxa bero dagoenean, labana-txirlak gainean jarriko ditugu eta gatz pixka bat botako diegu. Minutu bat eta bi artean edukiko ditugu plantxan atera aurretik. Azkenik, zerbitzatu aurretik eta azkar, hoztu ez daitezen, labana-txirlei baratxuria eta perrexila gehituko dizkiegu, aurrez beste zartagin batean gorrituta.