Moules frites

08/09/2021

Errezeta: 2 lagunentzat

Denbora: 20-30 minutu

Zailtasuna: Baxua

Moules frites

Osagaiak:

  • 1 kg haitzeko muskuilu
  • 150 ml ardo zuri
  • 4 perrexil fresko adar
  • 2 erramu-hosto
  • Ezkai adartxo 1
  • 2 baratxuri-ale
  • 50 g oliba-olio birjina
  • Tipula 1/2
  • Txalota 1

Prestaketa:

  1. Muskuiluak minutu batzuez uretan sartuko ditugu. Aurretik «bizarrak» kenduko dizkiegu.
  2. Txalota, tipula eta baratxuri-aleak zuritu eta txikituko ditugu.
  3. Sorta egingo dugu perrexilarekin, erramuarekin eta ezkaiarekin.
  4. Olioa lapiko batean jarriko dugu eta xerratan moztutako baratxuri-aleak eta txalota eta tipula txikitua gehituko ditugu.
  5. Ardo zuria gehituko dugu, eta harekin belar aromatikoen sorta. Alkohola lurrundu arte utziko dugu.
  6. Sorta kendu eta muskuilu garbiak botako ditugu, tapatu eta ireki arte egiten utziko dugu.
  7. Oso txikitu gabeko perrexil fresko eskukada on batekin amaituko dugu.
  8. Patata frijituekin eta ardo zuri kopa on batekin edo garagardo on batekin zerbitzatuko dugu.