Legatza saltsa berdean txirlekin

02/09/2021

Errezeta: 4 lagunentzat

Denbora: 40 minutu

Zailtasuna: Ertaina

Merluza en salsa verde con almejas

Osagaiak:

  • 750 g legatz solomo garbi
  • 500 g txirla fin
  • 3 edo 4 baratxuri
  • Perrexil fresko sorta bat
  • Ilarrak (aukerakoa)
  • Maizena
  • Txakolina
  • Limoia
  • Kaiena-piperrmina
  • Oliba-olio birjina
  • Gatza
  • Fumeta (legatzaren buruarekin, porru batekin, perrexil pixka batekin, urarekin eta gatzarekin; 20 minutu inguru egiten utziko dugu)

Prestaketa:

  1. Txirlak ur hotz gazitan beratzen utziz hasiko gara, gutxienez 20 minutuz, hondarra bota dezaten.
  2. Perrexil kontzentratu bat egingo dugu. Perrexil fresko sorta bat ur irakinetan sartuko dugu 30 segundoz, izotz-uretara aterako dugu, paper xurgatzailean lehortuko dugu eta limoi-zuku koilaratxo batekin, gatzarekin, olioarekin eta fumet pixka batekin xehatuko dugu. Pure berde bizi eta lodi bat geratuko zaigu. Gorde egingo dugu.
  3. Txirlak lapiko batean irekiko ditugu, ireki arte bakarrik. Atera eta sortutako ura gordeko dugu.
  4. Lapiko batean oliba-olio pixka batekin ondo txikitutako baratxuriak eta kaiena-piperrmina jarriko ditugu. Baratxuriak gorritzen hasten direnean piperrmina kenduko dugu.
  5. Kopa erdi txakolina, salda eta fumet pixka batean diluitutako maizena koilaratxoa gehituko ditugu. Perrexil kontzentratuaren zati bat eta txirlen zukua ere gehituko ditugu.
  6. Legatz-solomoak beren gatz-puntuarekin jartzeko unea da; alde bakoitzetik 3 edo 4 minutu baino ez ditugu egingo. Ilarrak eta txirlak ere gehituko ditugu. Perrexil txikitu eskukada on bat, eta saltsa oso berdea ez badago perrexil kontzentratu pixka bat gehiago gehi dezakegu.
  7. Ez dugu arraina gehiegi ukitu behar, oso delikatua da eta hautsi liteke. Denbora hori igarota jateko prest egongo da.