Muskuilu tigreak
15/12/2021
Errezeta: 4-6 lagunentzat
Denbora: 1 ordu
Zailtasuna: Ertaina

Osagaiak:
- 1 kg Galiziako muskuilu
- Tipula 1
- Piper berde 1
- 3 edo 4 koilarakada tomate-saltsa
- Kaiena-piperrmin 1
- 2 koilarakada irin
- 350/400 g esne
- 2 koilaratxo gurin
- Oliba-olioa
- Arrautza 1
- Ogi birrindua
Prestaketa:
- Muskuiluak garbituko ditugu. Lapiko batean jarriko ditugu, tapatu eta 5 minutuz edukiko ditugu su ertain-bizian.
- Muskuiluak maskorretatik aterako ditugu, haragia txikituko dugu eta maskorrak gordeko ditugu.
- Tipula eta piperra txikituko ditugu eta lapiko batean potxatzen jarriko ditugu, pare bat koilarakada oliorekin eta beren gatz-puntuarekin. Piperrmina ere gehituko dugu.
- Potxatuta dagoenean, baina ez gorrituta, 3 edo 4 koilarakada tomate-saltsa eta muskuilu txikituak gehituko ditugu.
- Beste lapiko batean gurina eta pare bat koilarakada oliba-olio jarriko ditugu. Bi koilarakada irina irabiatuko ditugu eta esne beroa pixkanaka gehitzen joango gara. Bere gatz-puntua jarriko diogu eta betxamela ondo landuko dugu.
- Betxamel horren hiru koilarakada gehituko dizkiogu muskuilu-betegarriari.
- Maskorretan betegarria jarriko dugu ertzeraino, eta gainetik betxamel koilarakada bat.
- Hozten utziko dugu ogitan pasatzeko. Arrautzatik eta ogi birrindutik pasatuko ditugu.
- Olio bero ugaritan frijituko ditugu, kerik atera gabe, eta sukaldeko papera duen plater batera aterako ditugu.







