Muskuilu tigreak

24/10/2019

Errezeta: 4 lagunentzat

Denbora: 65 minutu

Zailtasuna: Ertaina

Mejillones tigre

Osagaiak:

  • 1 kg Sagastume Marisqueríako Galiziako muskuilu
  • Tipulin 1
  • 2 baratxuri samur
  • 60 g gurin
  • Piper berde 1
  • Gatza
  • Piper gorri 1/4
  • Kaiena-piperrmin 1
  • 50 g irin
  • 500 ml esne oso
  • Irina, arrautza eta ogi birrindua
  • Oliba-olioa

Prestaketa:

  1. Muskuiluak garbituko ditugu eta lapiko batean jarriko ditugu sutan eta tapatuta, ur pixka bat gehituta, lurrunetan irekitzeko. Irekitakoan, muskuiluak atera eta hozten utziko ditugu, maskorrak bereizi, harizpiak kendu eta haragia txikitu ahal izateko, erre gabe.
  2. Lapiko bat sutan jarriko dugu gurinarekin, eta urtutakoan tipula eta baratxuria ondo txikituta gehitzeko garaia da. Dena 2 minutu inguru egosten utzi eta gatza botako dugu.
  3. Bitartean piperrak dadotan moz ditzakegu eta lapikora gehitu; beste 2 minutuz egosi eta muskuiluen haragi txikitua eta aurrez txikitutako piperrmina gehituko ditugu. Irina sartu eta minutu 1 egosten utziko dugu. Une horretan esne beroa pixkanaka gehituko dugu eta beste 5 minutu inguru su motelean egosten utziko dugu, betxamel bat prestatuko bagenu bezala. Dastatu eta gatz-puntua zuzenduko dugu. Denbora igarotakoan sua itzali eta dena hozten utziko dugu, gorputza eta trinkotasuna har dezan.
  4. Azkenik, muskuiluen maskorrak hoztutako orearekin beteko ditugu, eta muskuilu beteak ogitan pasatzeko garaia iritsiko da. Maskor beteak irinezko plater batetik, bi arrautza irabiaturekiko beste batetik eta ogi birrinduzko beste batetik pasatuko ditugu. Zartagin batean oliba-olio beroarekin frijituko ditugu, eta kolore pixka bat hartzen dutenean prest egongo dira zerbitzatzeko.