Haitzeko muskuiluak marinera erara

23/10/2019

Errezeta: 6 lagunentzat

Denbora: 25 minutu

Zailtasuna: Ertaina

Mejillones de roca a la marinera

Osagaiak:

  • 1,5 kg Sagastume Marisqueríako haitzeko muskuilu
  • 3 koilarakada gari-irin
  • Koilaratxo bat piperrauts gozo
  • 6 koilarakada oliba-olio leun
  • 3 baratxuri-ale
  • 2 koilarakada perrexil
  • 600 ml ur

Prestaketa:

  1. Lehenik eta behin, muskuiluak txorrotapean garbituko ditugu, maskorrean izan dezaketen zikinkeria kentzeko. Baratxuriak zuritu eta txikituko ditugu, gero lapiko batean gorritzeko. Baratxuriak gorrituta daudenean piperrautsa gehituko dugu, segundo batzuez nahastu eta irina sartuko dugu. Dena nahastu eta orduan gehituko dugu ura. Dena 10 minutu inguru irakiten utziko dugu, saltsa trinko eta zaporetsua lortu arte. Perrexila eta muskuilu garbiak gehitzeko garaia da; lapikoa tapatuko dugu eta irekitzen direnean prest egongo dira sutatik kendu eta gainerako perrexila gehitzeko. Amaitzeko, eta zerbitzatu aurretik, komeni da dastatzea eta beharrezkoa bada gatz pixka bat gehiago botatzea; dena nahi dugun gatz-puntuaren araberakoa da.