Itsaskia plantxan
23/10/2019

Osagaiak:
- Zartagin edo plantxa bat; tamaina egingo dugun kopuruaren araberakoa izango da
- Sagastume Marisquerían aukeratutako itsaskia
- Gatz lodi on bat (Maldon gatz klasikoa gomendatzen dugu)
- Oliba-olio birjina estra tanta batzuk
Prestaketa:
- Erabiliko dugun zartagina sutan berotu eta olio tanta batzuk eta gatz eskukada on bat gehituko ditugu. Gatza gainazal osoan uniformeki banatuko dugu. Gatza txinpartaka eta saltoka hasten denean jarriko dugu itsaskia, egiten hasteko.
- Jaki hauek prestatzeko denbora zehatzik ez dagoenez, tamaina eta ezaugarri desberdinak dituztelako, itsaskiak kolorez aldatzen hasi arte egingo dugu. Une horretan buelta emango diogu eta gutxi gorabehera denbora bera utziko dugu, berriro buelta eman arte.
- Erabiltzen ditugun itsaski-piezen tamainaren arabera, denbora gehiago edo gutxiago beharko dugu. Garrantzitsuenetako bat berehala zerbitzatzea da, zartaginetik zuzenean platerera.







