Lupia basatia gatzetan

24/10/2019

Errezeta: 4 lagunentzat

Denbora: 1 ordu eta 15 minutu

Zailtasuna: Ertaina

Lubina salvaje a la sal

Osagaiak:

  • 2 kg inguruko lupia 1, Sagastume arrandegikoa (garbi eta osorik eskatu)
  • Gatz lodia (lupia estaltzeko adina)
  • Ur txorrotada bat

Prestaketa:

  1. Labeko erretilua edo erabiliko dugun ontzia hartu eta gatz lodizko ohe bat jarriko diogu, gainazal osoa estaliz. Lupia jarriko dugu, gatzez ere estaliko dugu eta eskuekin estutuko dugu trinkotzeko, ondo estalita eta arrakalarik gabe geratu arte. Ur tanta batzuk gehituko dizkiogu gainazalari gatzari hezetasuna emateko, eta 210 ºC-tan aurrez berotutako labean sartuko dugu 38-40 minutu inguru.
  2. Denbora hori igarota erretilua aterako dugu eta 4-5 minutuz atseden hartzen utziko dugu platerean jarri aurretik. Zerbitzatzeko, koilara batekin kolpatu beharko da gatz-geruza hausteko, gatz-zati guztiak baztertu eta koilara eta sardexka baten laguntzaz lupia garbitu, hezurrik gabe uzten saiatuz. Azkenik, gure Kantauriko lupia basatia zerbitzatzeko eta platerean jartzeko prest egongo da; oliba-olioarekin, maionesarekin, saltsa tartararekin edo limoi zukutu txorrotada batekin lagun dezakegu.