Zartagin handi batean koilarakada bat olio jarriko dugu.
Mihi-arrainari gatza botako diogu bi aldeetatik eta zartaginean jarriko dugu su ertainean. 7/8 minutu inguru egingo dugu alde bakoitzetik, lehenengo azal ilunaren aldetik.
Buelta eman eta 4 minutu inguru egiten daramanean, limoi-zukua eta gurina dadotan gehituko ditugu.
Mugituko dugu saltsa lotzen joan dadin, eta arrain-saldan edo uretan diluitutako maizena pixka batekin loditu egingo dugu.
Mihi-arraina aterako dugu, salteatuko dugu eta ondo txikitutako perrexil freskoarekin amaituko dugu.