Legatz-kokotxak saltsa berdean

24/10/2019

Errezeta: 4 lagunentzat

Denbora: 30 minutu

Zailtasuna: Ertaina

Kokotxas de merluza en salsa verde

Osagaiak:

  • 750 g Sagastume arrandegiko legatz-kokotxa
  • 3 baratxuri-ale
  • Kaiena-piperrmin 1
  • Perrexil pixka bat, gustura
  • Ardo zuri on baten txorrotada bat (gureetako bat gomendatzen dugu)
  • Oliba-olioa

Prestaketa:

  1. Lehenik eta behin, lapiko baten hondoa olioz estaliko dugu, azalarekin eta baso baten ipurdiarekin zapaldutako baratxuriak gorritzeko. Gorritzen hasten direnean kenduko ditugu, erre-zaporea hartu eta euskal gastronomiaren plater preziatu eta berezi hau hondatu aurretik. Ondoren, olioa epeltzen utziko dugu eta legatz-kokotxak sartuko ditugu, azala beherantz gera dadin eta lehenengo egin dadin.
  2. Lapikoa sutatik kanpo mugituko dugu gainazal hotz baten gainean, gelatina sortzen joateko. Prozesu hau da garrantzitsuena, eta behar den guztietan egingo dugu. Trikimailua lapikoari emango dizkiogun tenperatura-aldaketetan dago, horrela lortzen baitugu gelatina lotzea eta saltsa bikaina geratzea. 2 edo 3 minutura, kokotxei buelta emango diegu gauza bera egiteko: lapikoa sutatik atera, ondo mugitu eta berriro sutan sartu.
  3. Amaitzeko, piperrmina, kendutako baratxuriak eta perrexil txikitua gehitzeko garaia da. Denari ardo zuri txorrotada bat botako diogu eta minutu 1 inguru lurruntzen utziko dugu. Sutatik kanpo, berriro mugituko dugu saltsa erabat lotu dadin, eta jaki hau gozatzeko prest izango dugu.