Kokotxak pil-pilean

07/03/2022

Errezeta: 2 lagunentzat

Denbora: 30-40 minutu

Zailtasuna: Altua

Kokotxas al pilpil

Osagaiak:

  • 300 g legatz-kokotxa
  • 100 g oliba-olio
  • 3 edo 4 baratxuri-ale
  • Kaiena-piperrmin 1
  • 2 edo 3 koilarakada arrain-fumet
  • Perrexil edo tipulin fresko txikitua

Prestaketa:

  1. Olioa lapiko baxu batean jarriko dugu. Bero dagoenean xerratan moztutako baratxuriak eta kaiena-piperrmina gehituko ditugu.
  2. Baratxuriak gorrituta daudenean sukaldeko papera duen plater batera aterako ditugu. Gorde egingo ditugu.
  3. Sua jaitsiko dugu eta kokotxak gehituko ditugu beren gatz-puntuarekin, azala gorantz dutela.
  4. Su oso motelean lapikoa mugitzen joango gara; beharrezkoa bada noizean behin sutatik aterako dugu eta koilarakada bat fumet gehituko dugu.
  5. Saltsa lotzen hasten dela ikusten dugunean beste fumet koilarakada gehituko dugu, mugitzeari utzi gabe.
  6. Baratxuri gorrituak gainetik eta perrexil edo tipulin fin txikitua gehituz amaituko dugu.