Arrautza hautsiak abakandoarekin
21/09/2021
Errezeta: 2 lagunentzat
Denbora: 30 minutu
Zailtasuna: Ertaina

Osagaiak:
- 500/600 gramoko bertako abakando 1
- 3 edo 4 baratxuri-ale
- 3 edo 4 patata txiki
- Oliba-olio birjina estra
- Gatza
- Perrexil fresko txikitua
Prestaketa:
- Abakandoa moztu. Buztana medailoitan eta burua zeharka.
- Patatak zurituko ditugu, ur hotzetan sartuko ditugu almidoia kentzeko. Xukatu eta sukaldeko paperaren gainean jarriko ditugu.
- Lehen egosketa bat emango diegu olio leunean, patatak bigun egon arte. Paper xurgatzailera aterako ditugu eta gordeko ditugu. Hotzean ere gorde genitzake tarte luze batez.
- Abakandoa frijituko dugu eginda egon arte. Ez ditugu 5 minutu baino gehiago beharko. Atera eta gordeko dugu.
- Olio berean zapaldutako baratxuri batzuk gehituko ditugu, gorritzen utziko ditugu eta kenduko ditugu.
- Sua igoko dugu, beharrezkoa bada olio pixka bat gehiago gehi dezakegu, eta patatak gehituko ditugu gorritzeko. Gorrituta daudenean sukaldeko paperaz hornitutako plater batera aterako ditugu.
- Olio berean arrautzak frijituko ditugu. Lehenengo su motelean, gero sua igotzeko, puntillak sor daitezen.
- Zartagin edo lapikotik olioa kenduko dugu, patata frijituak, abakandoa, arrautzak gainean jarriko ditugu eta perrexil fresko txikitu pixka batekin amaituko dugu.








