Ganba-fideua
07/03/2022
Errezeta: 4 lagunentzat
Denbora: 40 minutu
Zailtasuna: Ertaina

Osagaiak:
- 250 g 1. zenbakiko fideo
- 500 ml arrain-fumet
- 8/10 Huelvako ganba
- 4 txipiroi
- 12/15 txirla
- Tipula 1/2
- 1 edo 2 baratxuri-ale
- Piper gorri txiki 1/2
- 1 edo 2 adar- edo pera-tomate
- Azafrai pixka bat
- Oliba-olioa
- Gatza
Prestaketa:
- Baratxuria, tipula eta piper gorria txikitzen ditugu. Tomatea zuritu, haziak kendu eta hori ere mozten dugu. Gordetzen dugu.
- Txipiroiak garbituko ditugu eta zerrendatan moztuko ditugu.
- Pare bat koilarakada olio jarriko ditugu paellan. Bero dagoenean ganbak markatuko ditugu, erabat egin gabe utziko ditugu. Atera eta gordeko ditugu.
- Baratxuri txikitua, tipula eta piper txikitua gehituko ditugu. Potxatuta dagoenean tomate birrindua edo txikitua gehituko dugu.
- Gorrituta dagoenean azafraia eta txipiroia gehituko ditugu.
- Ondoren fideoak botako ditugu eta ondo irabiatuko ditugu.
- Salda eta txirlak gehitzen ditugu. 4 minutu inguru egiten dugu ganbak gehitu aurretik.
- Beste minutu batez egiten dugu. Sua itzaliko dugu, kotoizko zapi garbi batekin tapatuko dugu eta pare bat minutuz atseden hartzen utziko dugu jan aurretik.








