Itsas trikuak gratinatuta
21/10/2021
Errezeta: 2 lagunentzat
Denbora: 40 minutu
Zailtasuna: Altua

Osagaiak:
- 4 itsas triku
- 4 izkira gordin
- Porru 1/2 (zati zuria)
- Oliba-olio birjina
- Koilarakada 1 irin
- Brandya
- Esnea
- Ogi birrindua edo ogi txigortu zapaldua
Prestaketa:
- Trikuak guraize batzuen laguntzaz irekiz hasiko gara. Ura baso batean hustuko dugu, iragazki batetik pasatuz.
- Trikuaren haragi laranja aterako dugu, 5 zatitan banatuta dagoena. Ur hotz gazitan pasatuko dugu, sar zitezkeen zikinkeriak edo arantzak kentzeko.
- Triku-gorringoak atera eta gordeko ditugu.
- Izkirak zuritu eta buztanak txikituko ditugu. Buruak gordeko ditugu eta porrua ere txikituko dugu.
- Porru txikitua lapiko batean potxatuko dugu olioarekin; atera eta gordeko dugu.
- Lapiko horretan oliba-olio pixka batekin buruak gorrituko ditugu, brandyarekin flanbeatuko ditugu eta kenduko ditugu.
- Izkira txikituak eta porru irabiatua gehituko ditugu. Baita irin koilarakada ere.
- Iragazi dugun trikuen barruko likidoa botako dugu. Hau izango da errezetaren gatza; ez zaio ezer gehiago gehitu behar.
- Esnea gehitzen joango gara betxamel arin baten ehundura izan arte.
- Sutatik kanpo, zati txikitan moztutako triku-gorringoak gehituko ditugu, baina ez oso txikituta.
- Aurrez garbitutako trikuen oskolak beteko ditugu, eta ogi txigortu zapaldua edo ogi birrindua jarriko diegu.
- 3/4 minutu inguru gratinatuko dugu 275 gradutan.








