Abakando-entsalada
09/06/2022
Errezeta: 3 lagunentzat
Denbora: 20 minutu
Zailtasuna: Ertaina

Osagaiak:
- 600 g inguruko abakando egosi 1
- Mango 1/2
- Ahuakate 1
- Lima 1/2
- Koilarakada 1 krema fresko edo jogurt greziar
- Oliba-olio birjina estra
- Ardo zuriko ozpina
- Gatza
- Kanonigoak
- Tipulin freskoa
- Kimu freskoak (aukerakoa)
Prestaketa:
- Abakandoaren burua gorputzetik bereiziko dugu. Buztana guraize batzuen laguntzaz irekiko dugu eta medailoitan moztuko dugu.
- Buruaren barrualdea hustuko dugu, irabiagailuaren ontzian sartuko dugu gatz pixka batekin, 3 koilarakada oliba-oliorekin eta koilaratxo bat ozpinekin. Ondo irabiatuko dugu saltsa emultsionatu bat lortu arte.
- Ahuakatearen haragia, lima erdiaren zukua, krema fresko edo jogurt koilarakada eta gatz pixka bat jarriko ditugu, eta irabiagailutik pasatuko dugu krema leun bat izan arte.
- Mango erdia zurituko dugu eta bola batzuk egingo ditugu bola-ateratzaile batekin.
- Ahuakate-kremaren ukitu batzuk jarriko ditugu platerraren hondoan. Kanonigo gutxi batzuk banatuta, mango-bolak, eta medailoitan moztutako abakandoa eta hagin-atzaparren haragia banatuko ditugu.
- Binagreta gainetik jarriko dugu eta tipulin txikituarekin amaituko dugu, eta kimu gutxi batzuk baditugu, gureak ilarrarenak dira.








