Txangurro-kroketak

15/12/2021

Errezeta: 4 lagunentzat

Denbora: 1 ordu

Zailtasuna: Ertaina

Croquetas de txangurro

Osagaiak:

  • Txangurro 1 donostiar erara
  • 500 g esne oso
  • 60 g irin
  • Tomate txiki 1, birrindua
  • Tipula 1/2, txikitua
  • 3 koilaratxo gurin
  • Txupito 1/2 brandy
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Arrautza eta ogi birrindua

Prestaketa:

  1. Gurina eta olio pixka bat jarriko ditugu lapiko batean.
  2. Tipula potxatuko dugu eta tomate birrindua gehituko dugu.
  3. Tomateak ur guztia galdu duela ikusten dugunean, donostiar erara egindako txangurroa gehituko dugu.
  4. Brandya gehituko dugu flanbeatzeko.
  5. Irina gehitu, irabiatu eta esne epela pixkanaka botatzen joango gara, nahasteari utzi gabe.
  6. Orea gutxienez ordu erdiz landu behar dugu, su ertainean nahasteari utzi gabe.
  7. Orea plater batera aterako dugu, ondo tapatu eta hozkailuan hozten utziko dugu 6/8 ordu inguru.
  8. Kroketak ogi birrindutik pasatuko ditugu forma emateko, arrautzatik eta berriro ogi birrindutik.
  9. Oliba-olio bero ugaritan frijituko ditugu. Paper xurgatzailea duen plater batera aterako ditugu.