Txirla txikiak baratxuritan

15/12/2021

Errezeta: 2 lagunentzat

Denbora: 15 minutu

Zailtasuna: Baxua

Coquinas al ajillo

Osagaiak:

  • 500 g txirla txiki
  • 3 edo 4 baratxuri-ale
  • Perrexil freskoa
  • Kaiena-piperrmin 1
  • Oliba-olio birjina

Prestaketa:

  1. Txirla txikiak ur hotz gazitan sartuko ditugu hogei minutu inguru.
  2. Baratxuriak oso txiki-txiki txikituko ditugu eta perrexila ere txikituta utziko dugu.
  3. Pare bat koilarakada olio jarriko ditugu lapiko baxu batean. Baratxuriak eta kaiena gehituko ditugu, eta arin gorritzen utziko ditugu.
  4. Txirla txikiak ur gazitik atera eta lapikora gehituko ditugu.
  5. Tapatuko dugu eta 4 edo 5 minututan prest egongo dira.
  6. Piperrmina kendu eta perrexil txikitua gehituko dugu.