Txipiroiak tipularekin
09/06/2022
Errezeta: 2 lagunentzat
Denbora: 60 minutu
Zailtasuna: Ertaina

Osagaiak:
- Kilo 1/2 txipiroi
- 2 tipula
- Piper berde 1
- 1 edo 2 baratxuri-ale
- Kopa 1 ardo zuri (txakolina)
- 1/2 baso ur
- Oliba-olio birjina estra
- Gatza
- Tipulin edo/eta perrexil freskoa
Prestaketa:
- Txipiroiak garbituko ditugu, galtzerdi bati bezala buelta emango diegu eta hankatxoak barruan sartuko dizkiegu.
- Tipulak eta piper berdeak juliana eran txikituko ditugu eta lapiko batean potxatzen jarriko ditugu hiru koilarakada oliba-olio birjina estrarekin.
- Baratxuri xerratua eta gatza gehituko ditugu. Lehenengo minutu batzuez su bizian egingo dugu, eta ura galtzen duela eta gorritzen hasten dela ikusten dugunean, su ertainean egingo dugu 30/40 minutu inguru.
- Tipula eta piperra kenduko ditugu, ondo karamelizatuta dagoela ikusiko dugu, olioa ondo xukatuko dugu.
- Lapiko berean txipiroiak gorrituko ditugu beren gatz-puntuarekin, pare bat minutu eskas alde bakoitzetik.
- Tipula eta piper potxatua, txakolin kopa eta baso erdi uraren zati bat gehituko ditugu. 15 minutu inguru egiten utziko dugu; ur gehiago gehituko dugu beharrezkoa dela uste badugu.
- Minutu batzuez atseden hartzen utziko dugu zerbitzatu aurretik. Platera tipulin eta/edo perrexil fresko txikituarekin amaituko dugu.








