Txipiroiak bere tintan

07/03/2022

Errezeta: 3-4 lagunentzat

Denbora: 45 minutu

Zailtasuna: Ertaina

Chipirones en su tinta

Osagaiak:

  • Kilo 1 txipiroi
  • Tipula txiki 1
  • Tomate natural xehatua
  • Oliba-olio birjina estra
  • Gatza
  • Txipiroi-tinta (txipiroiek dakartenarekin nahikoa ez balitz)

Prestaketa:

  1. Txipiroiak garbituko ditugu. Azala kenduko dugu eta burutik tiratuko dugu. Garroak moztuko ditugu eta tintak gordeko ditugu.
  2. Urarekin garbituko ditugu eta txipiroiei buelta emango diegu. Garroak barruan sartuko ditugu.
  3. Tipula txikituko dugu eta lapiko batean potxatuko dugu pare bat koilarakada oliorekin eta bere gatz-puntuarekin.
  4. Tipula potxatuta dagoenean txipiroiak gehituko ditugu, eta buelta eta buelta egingo ditugu.
  5. Tintak iragazki batean jarriko ditugu (tinta nahikoa ez badakarte txipiroi-tinta poltsatxo bat gehi dezakezue), lapikoaren gainean jarriko dugu eta txipiroiek jada botatzen ariko diren uraren laguntzaz tinta guztia gehituko dugu.
  6. 5 edo 6 koilarakada tomate natural xehatu botako ditugu.
  7. Hogei minutu edo ordu erdi inguru egingo dugu eta jateko prest egongo dira.