Badiako txipiroiak Pelayo erara

24/10/2019

Errezeta: 4 lagunentzat

Denbora: 30 minutu

Zailtasuna: Ertaina

Chipirones de la Bahía a lo pelayo

Osagaiak:

  • Sagastume arrandegiko amuko txipiroiak: 1,5 kilo
  • 3 tipula gozo
  • Baratxuri-ale 1, txikitua
  • Getariako txakolin on baten txorrotada bat (gureetako bat gomendatzen dugu)
  • Oliba-olioa
  • Gatz lodia

Prestaketa:

  1. Tipula juliana eran moztuko dugu eta poliki potxatuko dugu baratxuri txikituarekin. Tipula horrela mozteko gai ez zaretela ikusten baduzue, zuen erara ere egin dezakezue, erosoen sentitzen zareten moduan.
  2. Txipiroiak garbituko ditugu (txikiak badira ez da beharrezkoa azala kentzea), eta barruan daramaten tinta gordeko dugu gerorako. Ez badakizue, tinta poltsa baten barruan dago eta ateratzeko modurik onena baso batean jarri eta guraize batzuekin haustea da. Txipiroiei gatza botako diegu, potxatutako tipularekin lapikora gehituko ditugu eta samur egon arte egiten utziko ditugu, gehiegi egin eta lehortu gabe.
  3. Amaitzeko, gordetako tintaren pixka bat eta Getariako txakolin on baten txorrotada bat gehituko ditugu. Pixka bat murrizten eta zapore guztiak nahasten utziko dugu, txipiroiak perrexil txikituarekin ondu eta zerbitzatzeko eta gozatzeko prest ditugu.