Lupia zebitxea
21/09/2021
Errezeta: 2 lagunentzat
Denbora: 30 minutu
Zailtasuna: Altua

Osagaiak:
- 500 g lupia solomo garbi, hezurra eta hondarrak (mozkinak)
- 1 edo 2 txile gorri
- 120 g lima-zuku
- 100 g tipula more
- 5 g jengibre fresko zuku
- Gatza
- Zilantro fresko sorta bat
- Izotza
- Tipulin 1/4
- Boniato egosia eta arto (choclo) frijitua, laguntzeko
Prestaketa:
- Fumet sinple bat egingo dugu lupiaren hezurrarekin eta mozkin guztiekin, urarekin eta gatzarekin; 15 minutu inguru egingo dugu. Atera, salda iragazi eta arrain-haragia gordeko dugu.
- Azalik gabeko lupia-solomoak zentimetro eta erdi inguruko dadotan moztuko ditugu.
- Gatza eta pare bat koilarakada lima-zuku gehituko dizkiegu lupia-dadoei eta gordeko ditugu.
- Tipula morea ahalik eta finen moztuko dugu eta gutxienez 5 minutuz izotzezko ur hotzetan jarriko dugu.
- Tigre-esnea egiteko (horrela deitzen zaio zebitxearen marinatuari), irabiagailuaren ontzian tipulin zatia, zilantro zurtoinak eta hostoren bat, txile fresko garbiak hazirik gabe eta jengibre-zukua (birrindu eta eskuekin zapaldu lortzeko) jarriko ditugu.
- Tigre-esnea jarriko dugu lupiarekin, ordurako kolorez arin aldatuta egongo baita; nahastu eta boniato hotz dado batzuekin zerbitzatuko dugu (dadotan moztuta 10 minutuz egosiko dugu), arto frijituarekin (aukerakoa), tipula more finarekin bolumena emanez eta zilantro hostoren batekin.








