Txangurroa eta malko-ilarrak

24/03/2022

Errezeta: 2 lagunentzat

Denbora: 20 minutu

Zailtasuna: Baxua

Centollo y guisante lágrima

Osagaiak:

  • 1 kg inguruko txangurro 1
  • 100 g malko-ilar
  • 2 txalota txiki
  • Oliba-olio birjina
  • Gatza
  • Ura

Prestaketa:

  1. Txangurroa irekiko dugu, eta jaten ez diren ehun guztiak kenduz garbituko dugu. Burua eta bere zukuak gordeko ditugu.
  2. Gorputzeko, hagin-atzaparretako eta hanketako haragia aterako dugu.
  3. Txalotak txikituko ditugu eta koilarakada bat oliorekin eta gatz pixka batekin potxatzen jarriko ditugu.
  4. Ilar zurituak, bi koilarakada ur eta gatz pixka bat gehituko ditugu. Bi minutuz baino ez dugu egingo eta sua itzaliko dugu.
  5. Sua itzalita dagoela txangurroaren haragia gehituko dugu, nahastuko dugu, epeltzeko besterik ez, eta prest egongo da.
  6. Burua ondo garbituko dugu; likidorik gabe badator, pare bat koilarakada ur erabil ditzakegu ondo aprobetxatzeko.
  7. Buruaren barrualdea iragazki batetik pasatuko dugu, ondo zapalduz.
  8. Burua garbituko dugu, ondo lehortuko dugu eta buruaren zukua hondoan jarriko dugu, eta haren gainean txangurroa ilarrekin.
  9. Ilar-kimu batzuekin eta oliba-olio birjina estra txorrotada batekin amaituko dugu.