Huelvako ganba carpaccioa

02/08/2021

Errezeta: 2 lagunentzat

Denbora: 40 minutu

Zailtasuna: Ertaina

Carpaccio de gamba de Huelva

Osagaiak:

  • 300 g Huelvako ganba gordin
  • Mangoa
  • 2 koilarakada maionesa
  • Oliba-olio birjina
  • Gatza
  • 1/2 kopa txakolin
  • Kimuak eta/edo belar freskoak
  • Gatz-ezkatak
  • Paper sulfurizatua edo labekoa

Prestaketa:

  1. Ganbak zuritu eta buruak eta azalak gordetzen ditugu.
  2. Buruen barrualdea hustu eta bi koilarakada maionesarekin nahasten dugu. Hotzean gordetzen dugu.
  3. Lapiko batean olio pixka bat jarri, buru hutsak eta azalak gehitu, gorritu, kopa erdi txakolin gehitu eta alkohola lurruntzen uzten dugu. Baso herena ur gehitu eta su ertainean hamar minutuz egiten uzten dugu.
  4. Egositako azalak geratu den zuku apurrarekin xehatu eta iragazten ditugu, iragazki batetik pasatuz. Hotzean gordetzen dugu.
  5. Ganba garbi eta zurituak labeko paperaren gainean jarriko ditugu, elkarrengandik pixka bat bereizita; beste paper bat jarriko dugu gainean eta zapaltzaile batekin zapalduko ditugu. Ez du oso fin geratu behar, elkartzen dela eta homogeneo geratzen dela ikustea nahikoa da. Izozkailuan sartuko dugu hamar minutu inguru.
  6. Izozkailutik aterako dugu, carpaccioa paperetik kontuz bereiziko dugu eta plater batean jarriko dugu.
  7. Buruen maionesarekin lagunduko dugu, murrizketa hari bat eginez inguru osoan, eta kimu eta belar fresko batzuekin.
  8. Mango dado txiki batzuekin eta gatz-ezkata batzuekin amaituko dugu.