Zigala-buztanak zuritzen ditugu eta gatza botatzen diegu bi aldeetatik. Gordetzen ditugu.
Irina, maizena, gatza eta Royal-a ontzi batean jarriko ditugu.
Ur oso hotza gehituko diogu aurreko nahasketari, ahal bada hozkailukoa.
Pikorrik gabeko ore homogeneoa dugunean, izotza gehituko diogu.
Olio ugari jarriko dugu lapiko, zartagin edo frijigailu batean.
Olioa bero dagoenean, kerik atera gabe, erabiltzeko prest egongo da. Proba bat egin dezakegu tenpura-ore pixka bat botaz: burbuilak egin eta berehala igotzen bada, erabiltzeko prest dago.
Zigala-buztanak tenpura-orean sartuko ditugu eta olio berora botako ditugu.
Bi aldeetatik frijituko ditugu, eta paper xurgatzaile batera aterako ditugu.
Horrela jan ditzakegu, edo soja-saltsa, ur pixka bat, sesamo-olio, lima-zuku eta jengibre nahasketa batekin lagundu.