Ahuakatearen mamia aterako dugu. Sardexka baten laguntzaz zapalduko dugu.
Tomatea, tipulina eta zilantro freskoa txikituko ditugu.
Txikitutako guztia ahuakateari gehituko diogu, bere gatz-puntua jarriko diogu eta lima erdia zukutuko diogu.
Zartagin batean oliba-olio pixka bat jarriko dugu; bero dagoenean, kerik atera gabe, brotxetak egingo ditugu, bi minutu baino gutxiago alde bakoitzetik.
Guakamolea jarriko dugu eta haren gainean brotxetak, gatz-ezkata batzuekin.