Hegaluzea tomatearekin

07/09/2021

Errezeta: 3 lagunentzat

Denbora: 30 minutu

Zailtasuna: Ertaina

Bonito con tomate

Osagaiak:

  • 750 g Ipar hegaluze
  • 750 g tomate natural xehatu
  • Tipula 1
  • Piper berde 1
  • Baratxuri-ale 1
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Azukrea
  • Tipulin edo perrexil freskoa

Prestaketa:

  1. Hegaluzea prestatuko dugun lapikoan pare bat koilarakada oliba-olio jarriko ditugu. Bero dagoenean hegaluzea bi aldeetatik markatuko dugu, atera eta gordeko dugu.
  2. Baratxuria eta tipula txikituko ditugu. Piper berdeak zerrendatan moztuko ditugu. Txikitutako guztia hegaluzea markatu dugun lapikora botako dugu, gatz-puntua jarri eta potxatzen utziko dugu.
  3. Tomate natural xehatua gehituko dugu potxatutako barazkiei, bere gatz-puntuarekin eta azukre pixka batekin, azidotasuna jaisteko. Hamar edo hamabost minutu inguru egiten utziko dugu.
  4. Hegaluze-solomoei gatz-puntua jarriko diegu, tomate-saltsari gehituko dizkiogu eta su oso motelean egingo ditugu, pare bat minutu bakarrik.
  5. Tipulin edo perrexil fresko pixka bat gehituz amaituko dugu.