Sagastume Marisqueríako berberetxoak: kilo 1 (250 g anoako)
Oliba-olioa
Ardo zuria
Prestaketa:
Plater oso goxoa, osasungarria eta egiteko erraza. Zartagin bat berotuko dugu oliba-olio txorrotada batekin, berberetxoak bota eta tapatuko dugu.
Minutu batzuk utziko ditugu berberetxoa ireki arte; bestela, irekitzen diren ala ez begiratzen joan gaitezke. Irekitakoan egosita egongo dira. Hala ere, tapa kendu, ardo zuri txorrotada bat gehitu eta ia erabat lurrundu arte murrizten utziko dugu. Erretilu batean zerbitzatuko dugu eta zartaginean geratu den zukua gainetik botako dugu.