Bakailaoa pil-pilean

24/10/2019

Errezeta: 4 lagunentzat

Denbora: 40 minutu

Zailtasuna: Ertaina

Bacalao al pil-pil

Osagaiak:

  • 800 gramo Sagastume arrandegiko bakailao (solomotan eskatu)
  • 500 ml oliba-olio leun
  • 300 ml oliba-olio birjina estra
  • 10 baratxuri-ale
  • Perrexila
  • 2 kaiena-piperrmin

Prestaketa:

  1. Lehenik eta behin, bi olio motak bost baratxuri-alerekin su motelean atseden hartzen utziko ditugu, olioak zapore guztia har dezan. Aurrez bakailaotik bereizitako azalak jarriko ditugu, baratxuriarekin atsedendutako olioaren 250 gramorekin batera. Su motelean eta minimoan egingo dugu arrainari gelatina guztia atera arte; gero iragazi eta irabiagailu batekin edo, bestela, edozein iragazkirekin muntatuko dugu.
  2. Ondoren, lapiko batean baratxuri-olioa potentzia minimoan jarriko dugu bakailao-solomoak konfitatzeko, 4 zati berdinetan moztuta; bide batez, zuen eskaeran egiteko eska diezagukezue. Bakailaoaren puntua harrapatzeko trikimailua da zotz batekin solomoa ziztatzean erresistentziarik ez jartzea, edo hatzarekin sakatzean azalean hondoratzea.
  3. Jarraian, bakailao-solomoak xukatu eta soberan dagoen olioa baztertuko dugu. Azkenik, platerean jartzeko, bakailao-solomoak erretilu batean jarriko ditugu eta pil-pila botako diegu gainetik, platera baratxuri gorrituarekin, piperrminarekin eta perrexil txikituarekin apainduz.