Txipiroi arroz beltza
15/12/2021
Errezeta: 4 lagunentzat
Denbora: 1 ordu
Zailtasuna: Altua

Osagaiak:
- 500 g txipiroi eta bere tinta
- Ontzi 1 Calasparra edo bomba arroz
- 3 ontzi arrain-fumet
- Tipula more 1/2
- Piper gorri 1/3
- 2 baratxuri-ale
- Adar-tomate 1
- Azafraia
- Oliba-olioa
- Gatza
- Alioli, laguntzeko
Prestaketa:
- Txipiroia garbitu eta ez oso handiak diren zatitan moztu. Tinta gorde.
- Baratxuriak, tipula eta piper gorria txikituko ditugu. Tomatea ere birrinduko dugu.
- Paella batean 3 koilarakada olio jarriko ditugu eta hor potxatzen jarriko ditugu baratxuria, tipula eta piper gorria. Gorritzen hasten denean tomate birrindua eta gatz pixka bat gehituko ditugu.
- Sofritoak ur guztia galdu eta gorritzen hasten denean, txipiroi zatitua gehituko dugu bere gatzarekin. Kolore gordina galdu arte egingo dugu.
- Txipiroiaren tinta gehituko dugu fumet pixka baten eta iragazki baten laguntzaz. Ondoren arroz-ontzia gehituko dugu.
- Eta azkenik 3 ontzi fumet bero gehituko ditugu. (Legatz-buru batekin, porru batekin eta perrexil sorta batekin, urarekin eta gatzarekin 20/25 minutu inguru egosiz prestatuko dugun salda bat.) 16 minutuz egingo dugu eta 2 minutuz atseden hartzen utziko dugu kotoizko trapu bat gainean duela.
- Arroz hau aliolirekin lagun dezakegu.







