Karabinero arroz melosoa
02/09/2021
Errezeta: 4 lagunentzat
Denbora: 60 minutu
Zailtasuna: Altua

Osagaiak:
- 5 edo 6 karabinero handi
- Arroz biribila (calasparra edo bomba)
- Tipula
- Porrua
- Piper gorria
- Pera-tomatea edo adarrekoa
- 1 edo 2 ñora
- Azafraia
- Baratxuri-ale 1
- Txalota 1
- Arrain-fumeta
- Kopa 1 txakolin
- Tipulin edo perrexil freskoa
- Oliba-olio birjina estra
- Gatza
Prestaketa:
- Karabineroak zuritu eta buruak gorde. Buruen zukua aterako dugu eskuekin zapalduz. 2 karabinero inguru osorik utziko ditugu.
- Lapiko batean olio pixka batekin azalak eta hustutako buruak gorrituko ditugu. Ondo gorrituta daudenean arrain-fumeta gehituko dugu (legatz-buru batekin, porru batekin, perrexil pixka batekin, urarekin eta gatzarekin egina izango dugu), porrua, tomateen azalak, txakolina, ur beroan hidratatutako azafraia, eta gutxienez 25 minutuz egiten utziko dugu.
- Lortutako salda irabiagailutik pasatuko dugu eta iragaziko dugu. Gorde egingo dugu.
- Karabineroak markatu eta gordeko ditugu; barrutik gordinik geratu behar dute. Lapiko berean baratxuria, txalota, tipula eta piper gorri txikitua gehituko ditugu. Potxatuta dagoenean arroza eta gordetako buruen koralak gehituko ditugu.
- Arroz neurri bat erabiliko dugu bost salda neurriko; noizean behin nahastuko dugu eta salda pixka bat gehiago behar duela ikusten badugu, pixka bat gehiago gehi diezaiokegu. 15 minutuz egingo dugu, gehi 3 minutuko atsedena. Hiru atseden-minutuetan zatitan moztutako karabineroak eta osoak arrozaren gainean jarriko ditugu, egiten amai dezaten.







