Arroza txirlekin
09/06/2022
Errezeta: 4 lagunentzat
Denbora: 40 minutu
Zailtasuna: Ertaina

Osagaiak:
- 800 g txirla fin
- 300 g bomba arroz
- 3/4 litro fumet (arrain-salda)
- Tipulin txiki 1
- Piper berde 1
- Kaiena-piperrmin 1
- Kopa 1 txakolin
- Oliba-olioa
- Perrexil freskoa
- Gatza
Prestaketa:
- Tipulina eta piper berdea txikituko ditugu. Lapiko batean irabiatzen jarriko ditugu, koilarakada bat oliorekin eta beren gatz-puntuarekin.
- Potxatuta dagoenean piperrmina, perrexil txikitua eta arroza gehituko ditugu.
- Ondoren txakolina gehituko dugu, eta alkohola lurruntzen utziko dugu arrain-salda gehitu aurretik.
- Arrain-salda gehitu eta nahastuko dugu. (200 ml inguru salda utziko dugu pixkanaka gehitzen joateko.)
- Txirlak beste zartagin batean irekiko ditugu beste kopa erdi txakolinarekin, tapatuta. Ireki bezain laster kenduko ditugu. Lortutako salda arrozari gehituko diogu.
- Arroza egin dugunean, nire kasuan 14/15 minutu, txirlak gehituko ditugu eta pare bat minutuz egingo dugu su motelean.
- Sua itzaliko dugu, kotoizko trapu garbi bat jarriko dugu lapikoa tapatuz eta pare bat minutuz atseden hartzen utziko dugu zerbitzatu aurretik.
- Perrexil fresko txikitua gehituko dugu eta zerbitzatuko dugu.








