Angulak bilbotar erara

24/10/2019

Errezeta: 3 lagunentzat

Denbora: 15 minutu

Zailtasuna: Baxua

Angulas a la bilbaína

Osagaiak:

  • 375 g Sagastume arrandegiko angula
  • 4 baratxuri-ale
  • 3 kaiena-piperrmin
  • Oliba-olioa

Prestaketa:

  1. Lapikoa plantxa oso bero batean jarriko dugu eta 3 koilarakada olio gehituko ditugu. Bero dagoenean piperrminak eta aurrez xerratan moztutako baratxuria gehituko dizkiogu. Baratxuria pixka bat gorritzen utziko dugu eta orduan botako ditugu angulak lapikora. Pixka bat salteatuko dira, denak berdin egin daitezen, eta zuzenean zerbitzatuko ditugu platerera irauliz.
  2. Errezeta honetarako, komeni da buztinezko lapiko bat erabiltzea, edozein burdindegitan aurki dezakeguna. Ez badirudi ere, beti geratuko da hobeto lapiko tradizional batean egiten badugu, buztinak beroa beste era batera transmititzen baitu, zaporeak bestela nahastea eragiten du eta, azken batean, plater askoz zaporetsuagoa geratzen da. Hala ere, indukziozko sua badugu, nahitaez lapiko konbentzional bat erabili beharko dugu.