Antxoa beteak

21/09/2021

Errezeta: 2 lagunentzat

Denbora: 20-30 minutu

Zailtasuna: Ertaina

Anchoas rellenas

Osagaiak:

  • 8 antxoa eder
  • 4/6 piquillo piper kontserban
  • Irina
  • Arrautza 1
  • Oliba-olioa
  • Piquillo-saltsarako: 3 piquillo, tipula 1/2, pera-tomate 1, oliba-olioa, gatza eta ur pixka bat

Prestaketa:

  1. Antxoa garbiak eta hezurrik gabeak erabiliko ditugu, baina bi solomoak elkartuta.
  2. Antxoak bi aldeetatik gazituko ditugu.
  3. Piquillo piper garbia eta hazirik gabea jarriko dugu antxoa estaliz, baina kanpora atera gabe.
  4. Beste antxoa jarriko dugu gainean, estaliz.
  5. Kontuz pasatuko ditugu lehenengo irinetik eta gero arrautzatik.
  6. Olio bero ugaritan frijituko ditugu bi aldeetatik. Paper xurgatzailera aterako ditugu.
  7. Piquillo-saltsarako: baratxuriak lapiko batean jarriko ditugu olioarekin; gorritzen hasten direnean tipula erdi txikitua, pera-tomate txikitua eta piquilloak botako ditugu. 4 edo 5 koilarakada ur gehituko ditugu eta 10 minutu inguru egiten utziko dugu. Irabiagailuarekin xehatuko dugu eta txinotik pasatuko dugu.
  8. Saltsa zerbitzatuko dugu eta haren gainean antxoa beteak.