Antxoak donostiar erara

10/03/2022

Errezeta: 2 lagunentzat

Denbora: 15 minutu

Zailtasuna: Baxua

Anchoas a la donostiarra

Osagaiak:

  • 1/2 kg antxoa
  • 4 baratxuri-ale
  • Kaiena-piperrmin 1
  • Perrexil freskoa
  • Oliba-olioa
  • Ardo zuriko ozpina
  • Gatza

Prestaketa:

  1. Antxoak garbituko ditugu, errairik eta bururik gabe utziz.
  2. Baratxuriak zurituko ditugu eta xerratan moztuko ditugu.
  3. 3 koilarakada olio jarriko ditugu zartagin batean eta baratxuriak eta kaiena-piperrmina gehituko ditugu. Baratxuriak gorrituta daudenean kenduko ditugu.
  4. Antxoak gazituko ditugu eta baratxuriak gorritu ditugun zartaginera gehituko ditugu. Minutu bat baino ez ditugu egingo alde bakoitzetik.
  5. Aurretik gorritutako baratxuriak, ozpin txorrotada bat eta perrexil txikitua gehituko ditugu. Minutu batez egingo dugu eta zerbitzatuko dugu.