Txirlak saltsa berdean

23/10/2019

Errezeta: 6 lagunentzat

Denbora: 30 minutu

Zailtasuna: Baxua

Almejas en salsa verde

Osagaiak:

  • Sagastume Marisqueríako txirla fin lodia edo marinera: 2 kg
  • 6 baratxuri-ale
  • Erramu-hosto 1
  • 50 ml oliba-olio birjina estra
  • 2 koilarakada gari-irin edo maizena
  • 2 koilarakada perrexil fresko txikitu
  • Kaiena-pipermin 1
  • Baso bat ardo zuri
  • Gatz fina, gustura

Prestaketa:

  1. Lehenik eta behin, baratxuri-aleak zuritu eta oso fin txikituko ditugu. Perrexila ondo garbitu, baso batean guraize batzuekin moztu eta baratxuriarekin batera gordeko dugu. Dena mozten amaitzean, txirlak lapiko batean jarriko ditugu lurrunetan irekitzeko. Horretarako nahikoa da lapikoaren hondoa ur pixka batekin estaltzea, txirlak gehitzea eta su ertainean dena tapatzea, ireki arte.
  2. Ondoren, lapiko bat su ertainean berotuko dugu olioarekin, baratxuriak gorritzeko eta gero irina gehitzeko. Ez da beharrezkoa irina bahetzea, olioarekin ondo nahastuko baita. Nahasketa osoa ondo irabiatuko dugu, pikorrik gabeko ehundura ona lortu arte. Jarraian ardo zuria gehituko dugu, eta minutu batzuk utziko ditugu lurrundu arte. Lurrundu ondoren, txirlek botatako salda gehitzeko garaia izango da, eta beste 5 minutu utziko ditugu, nahasketa osoa ondo integratu arte. Azkenik, perrexil moztua gehitu eta berriro nahastuko dugu.
  3. Amaitzeko, txirlak gainerako osagaiei gehituko dizkiegu eta oso poliki nahastuko dugu. Gomendatzen duguna da lapikoa 5 minutu inguru atseden hartzen uztea, saltsaren zaporea har dezaten eta zapore guztiak ondo nahas daitezen.