Txirlak marinera erara

07/03/2022

Errezeta: 2-3 lagunentzat

Denbora: 30 minutu

Zailtasuna: Baxua

Almejas a la marinera

Osagaiak:

  • 1 kg txirla
  • 3 edo 4 baratxuri-ale
  • Perrexil sorta txiki bat
  • Oliba-olioa
  • Maizena
  • Ura
  • Kaiena-piperrmin 1 (aukerakoa)
  • Limoi tanta batzuk

Prestaketa:

  1. Txirlak ur hotz gazitan jarriko ditugu gutxienez 20 minutuz.
  2. Perrexil sorta 30 segundo inguru urtsutuko dugu, eta pixka bat gordeko dugu txikituta botatzeko. Irabiagailuaren ontzian perrexil urtsutua, limoi tanta batzuk, oliba-olio txorrotada bat eta pare bat koilarakada egosteko ur sartuko ditugu. Xehatu, iragazi eta gordeko dugu.
  3. Baratxuria oso fin txikituko dugu eta lapiko batean gorritzen jarriko dugu 2 koilarakada oliba-oliorekin. Kaiena gehituko badugu, unea da; txirlak gehitu aurretik kenduko dugu.
  4. Baratxuria gorritu aurretik txirlak gehituko ditugu, eta 3 minutuz tapatuko dugu.
  5. Tapa ireki eta perrexil-zukuaren zati bat gehituko dugu, eta saltsa lotuko dugu bi hatz uretan diluitutako maizena koilaratxo batekin.
  6. Perrexil txikitu pixka batekin amaituko dugu.