Txirlak marinera erara
23/10/2019
Errezeta: 4 lagunentzat
Denbora: 20 minutu
Zailtasuna: Baxua

Osagaiak:
- Sagastume Marisqueríako txirla fin lodia edo marinera: 600 g
- Tipula gozo erdi bat
- Baratxuri-ale bat
- Kaiena-pipermin erdi bat
- 20 g gari-irin
- 10 g piperrauts gozo
- 15 ml etxeko tomate frijitu
- Jerezko ardo baso erdi bat (aukerakoa)
- Erramu-hosto bat
- Perrexil freskoa
- Oliba-olio birjina estra
Prestaketa:
- Lehenik eta behin, txirlak 2 orduz beratzen utziko ditugu ur ugaritan, gatz lodi koilarakada batekin, izan dezaketen hondarra bota dezaten.
- Beti esaten dugu gure txirlak ondo garbituta eta iragazita datozela, eta oso litekeena da hondarrik ez izatea; hala ere, prozesu hau gomendatzen dugu.
- Ondoren, txirlak lurrunetan irekiko ditugu: lapiko batean baso bat ur, gatz koilaratxo bat eta erramu-hosto bat jarriko ditugu. Txirlak irekitzen diren heinean, atera eta gordeko ditugu gerorako.
- Beste zartagin batean sofritoa egingo dugu: tipula erdia, pipermina eta baratxuri-alea, dena aldez aurretik ondo txikituta, su motelean. Piperrautsa eta irina gehituko ditugu eta azkar nahastuko dugu, ore bat lortu arte.
- Jarraian, bakoitzaren gustura, Jerezko ardoa gehi dezakegu, eta erabat lurrundu arte nahastuko dugu. Ondoren, tomate frijitua eta lurrunetan irekitako txirlen salda, aldez aurretik iragazita, gehitzeko garaia da. Horren ondoren komeni da dastatzea eta nahi dugun gatz-puntua ematea.
- Amaitzeko, 5 minutu inguru egosi eta murriztu ondoren, irekita eta gordeta genituen txirlak sartuko ditugu zartaginean. Beste 3 edo 4 minutuz egingo ditugu, saltsak nahi dugun loditasuna hartu arte.
- Platerean jartzeko, plater edo erretilu batean zerbitzatu eta perrexil txikitua gainetik botaz gero, oso plater tradizional eta dotorea geratuko zaigu.








