Orburuak txirlekin

07/03/2022

Errezeta: 2-3 lagunentzat

Denbora: 30 minutu

Zailtasuna: Altua

Alcachofas con almejas

Osagaiak:

  • 650 g txirla
  • 8/10 orburu
  • 2 baratxuri-ale
  • 50 ml ardo zuri
  • 120 ml ur
  • Oliba-olioa
  • Koilaratxo 1 irin
  • Perrexil freskoa
  • Limoi 1
  • Kaiena-piperrmin 1 (aukerakoa)

Prestaketa:

  1. Txirlak ur hotz gazitan beratzen jarriko ditugu gutxienez ordu erdiz.
  2. Orburuak garbituko ditugu, erditik moztuko ditugu eta gatz pixka bateko uretan egosiko ditugu 8/10 minutu inguru. Atera eta gordeko ditugu.
  3. Lapiko batean pare bat koilarakada olio jarriko ditugu. Bi baratxuri-ale txikituak eta piperrmina gehituko ditugu.
  4. Baratxuria gorritzen hasten denean irin koilaratxoa gehituko dugu.
  5. Txirlak eta ardo zuria gehituko ditugu. Alkohola lurruntzen denean baso erdi ur gehituko dugu. Bi minutuz tapatuko dugu.
  6. Orain izango da orburuak eta perrexil txikitua gehitzeko unea. Bost minutu inguru egiten utziko dugu elkarrekin, eta jateko prest egongo da.